Zallek musika taldeak 'Karakorum' diskoa aurkeztuko du ostiralean Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2021ko aza. 10a, 16:43

Kontzertua 22:00etan hasiko da. Musika instrumentala sortzen duen laukotea da Zallek, eta labetik atera berri duten diskoa aurkeztuko dute ostiralean Gaztetxean.

Zallek musika taldea jaio da, eta aspalditik murgilduta dabiltzan proiektua plazaratzeko ordua iritsi zaie. Ostiralean emango dute lehen kontzertua Azpeitiko Gaztetxean, eta guk esku zabalik hartuko ditugu. Karakorum izeneko diskoa aurkeztuko dute ostiralean.

Udan zehar grabatu zuten diskoa, Garate estudioetan. Musika instrumentalaren itsasoan murgildu den laukotea da Zallek, gaur egun gehiegi ikusten ez diren olatuen artean. Diotenez, zapaldu gabeko zoruak arakatu dituzte... Kontzertua 22:00etan hasiko da.

Animatu musikaz gozatzera!