Aldaketak Azpeitiye Desegin musika zikloan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2021ko mai. 6a, 10:12

Baserriko Ollaxkue Labien taldearen ordez, Ernia taldeak joko du Azpeitiye Desegin musika zikloan, maiatzaren 15ean. Beste guztiak berdin jarraituko du. Kontzertuetarako sarrerak gaur arratsaldean jarriko dira salgai Haginpe tabernan, 5 euroren truke.

Hurrengo astean izango da Azpeitiye Desegin musika zikloaren maiatzeko egitaraua. Maiatzaren 13an, osteguna, 18:00etan, Azpeitiko Taldien Diskografiyei Errepasue izeneko solasaldia egongo da Gaztetxean. Urteetan zehar Azpeitiko talde ezberdinek atera izan dituzten diskoei errepasoa emango zaie.

Bestalde, larunbatean, maiatzak 15, 17:00etatik aurrera izango dira ziklo honetako bigarrengo kontzertu emanaldiak. Bertan Üther eta Ernia taldeak ariko dira. Azken horiek Zarauztik datoz, talde gonbidatu moduan, hasieran iragarrita zegoen Baserriko Ollaxkue Labien taldeak ezin izango baitu kontzertua eskaini. Hiru talde horiek izanak dira aurretiaz elkarrekin jotzen Azpeitian, 2019ko uztailean egin zen Zubizar Fest-en.

Kontzertuetarako sarrerak gaur arratsaldean jarriko dira salgai Haginpe tabernan, 5 euroren truke.