Harrera beroa izan dute The Bobby's eta Sofokaos taldeen kontzertuek Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2021ko api. 11a, 17:38

The Bobby's taldearen hamar urteko ibilbidea kontatzen duen dokumentalaren emanaldia nahiz The Bobby's eta Sofokaos musika taldeen kontzertuak izan ziren atzo Gaztetxean. Sarrera guztiak agortuta, giro ederra sortu zen.

Sarrera guztiak agortuta, The Bobby's eta Sofokaos musika taldeek kontzertuak eskaini zituzten atzo Azpeitiko Gaztetxean. 17:00etan hasita, The Bobby's taldearen hamar urteko ibilbidea kontatzen duen dokumentala eskaini zuten, eta ordurako jende ugari hurbildu zen Gaztetxera. Giro onean ikusi genuen dokumentala, eta horren ostean hasi ziren zuzenekoak. Aurrena, The Bobby's igo zen oholtzara, eta hainbat kantu berri nahiz zahar eskaini zituzten kontzertuaz eserita gozatu zuten musikazaleen berotasunean. Ondoren, Sofokaos taldeko kideen kontzertuaz gozatu zuten Gaztetxera bertaratutakoek, eta giro paregabean bukatu zen arratsaldea. Hemen atzoko  argazki batzuk.