Aldaketak, Azpeitiye Desegin musika zikloan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2021ko mar. 17a, 14:48

Aste honetan zen astekoa Azpeitiye Desegin musika zikloa, baina bertan parte hartzen duen talde baten ezintasunak bultzatuta, datak aldatzera behartuta ikusi gara. Beraz, egitarauaren barruko ekintzen datak atzeratu ditugu, eta honako hau da kartel berria. Askotariko ekintzak izango dira datozen hiru hilabeteetan Azpeitiye Desegin egitasmoaren barruan. 

Ez da erraza izan bidea, baina hemen duzue hurrengo hiru hilabeteetan Azpeitiko Gaztetxean ospatuko dugun Azpeitiye Desegin musika zikloaren kartela. Egun bizi dugun egoerak baldintzatuta, ia zortzi hilabetez luzatu diren buruhauste eta prestaketa lan gogorren ondorioa da honako ziklo hau. Duela hilabete batzuk, egungo kulturaz eta kultur industriaz hausnartzen aritu ginen, eta oraingoan kultur industria horretatik kanpoko proposamenekin gatoz, ingurukoei alternatiba kulturalak eskaini asmoz. 

Ekimen honetan, pisu berezia izango dute gure herriko musika talde gazteek, COVID-19aren pandemia hasi zenetik, ia jotzeko aukerarik izan ez dutenek. Halaber, herriko talde ezberdinak batzeko asmoz dator ekimena.
Izenaren jatorria, 2003 eta 2006 urteetan atera ziren Azpeitia Desegin 1. eta 2. bildumetan oinarritzen da. Bilduma horiek garai haietan herrian zegoen giroaren erakusgarri bikainak dira, eta erakusleiho dira ondorengo belaunaldientzat. Hori baliatuz, garai haietako diskografiari zein testuinguruari erreparatu eta harek eman zuenaz hausnartzeko aukera ere izango dugu. Gaur egun, jakitun izanik desegiteak ekar ditzakeen ondorioez, zerbait berria eraikitzeko ekarpena egitera dator egitarau hau, bere izena garai batetako mugimendu haren islada bat soilik izanez.

Egitarau oparo hau prestatu dugu, datozen hiru hilabetetarako:

Apirila

Apirilak 15, 18:00: No acepto dokumental emanaldia.
Apirilak 20, 17:00: Trini Fox eta Hook taldeen kontzertuak.

Maiatza

Maiatzak 13, 18:00: Azpeitiko taldeen diskografiari errepasoa solasaldia.
Maiatzak 15, 17:00: Baserriko Ollaxkue Labien eta Üther taldeen kontzertua.

Ekaina

Ekainak 17, 18:00: Musika eta politika mahai ingurua.
Ekainak 19, 17:00: Arroite eta Ukabil musika taldeen kontzertuak Arroiteren lehen kontzertua izango da.

Kontzertuetarako sarrerak bi egun lehenagoko ekintzetan egongo dira eskuragarri. Kanpoko jendeak sarrerak lortu ahal izateko azpeitikogaztetxie@gmail.com helbidera mezua bidali beharko dute, eta hor izango dituzte azalpen guztiak.

Osasun segurtasun neurriak beteko dira ekintza guztietan.

Kontzertuetako ateak 16:30ean irekiko dira, eta puntualtasuna errespetatuko da.