Gaztetxearen hamabosgarren urteurreneko abestia: 'Antolatu matxinada horma hauen babesean'

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2020ko uzt. 16a, 12:30

Azken urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere Gaztetxearen abestia egin dugu urteurrenaren harira. Aurten, bideo zaharrekin osatu dugu bideoklipa. 

Eskerrik asko, abestia osatzeko zuen alea jarri duzuen guztioi: kantaren letra egin duzuenoi, baterian, gitarran, baxuan eta kantuan aritu zaretenoi nahiz abestia txukundu duzuenoi. 

Hamabost urte eta beste horrenbeste izan daitezela!

"Artalde zuriko ardi beltzen manada
Zarata itxuan itxaropenezko balada
Gizartea lau burgesen gustuko koloreen gama da
Borroka aita dugu, iraultza ama da
 
Denboran iraute hutsak oin hutsik uzten gaitu
Menpean bizi denak hori ondo daki
Zeure hil kutxa edo mundu berri bat eraiki
Zeuk erabaki, bietako zer nahi duzun
 
Ez da ezer aldatuko dena aldatu ezean
Ez ibili jakina denari ihesean
Antolatu matxinada horma hauen babesean
Azpeitiko gaztetxeak hamabost urtez batu dituen arratoiak gara gu
 
Egunerokoa egunen errepikapen bada
Egunez egun errutina hausten gu
Historiako hanka marketatik ikasiz
Izan plastikozko lorategiko sasi
 
Ez da ezer aldatuko dena aldatu ezean
Ez ibili jakina denari ihesean
Antolatu matxinada horma hauen babesean
Azpeitiko gaztetxeak hamabost urtez batu gaitu
 
Ez da ezer aldatuko dena aldatu ezean
Ez ibili jakina denari ihesean
Antolatu matxinada horma hauen babesean
Azpeitiko gaztetxeak hamabost urtez batu dituen mamuak gara gu".