Martxoaren 8an ere emakume langileen aldarriak, kalera

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2020ko mar. 8a, 11:10

Gaur Emakume Langileon Nazioarteko Eguna da, eta urteko egun guztietan egiten dugun bezala, gaur ere emakume langileon aldarriak eraman ditugu Azpeitiko kaleetara. Ezin dugu ahaztu zein testuingurutan bizi garen egun. Ezin dugu ahaztu krisi testuinguruak emakume langileon bizitzak egoera are okerragoan utzi dituela. Eta ukaezina da gizartearen eraldaketek auzi sozialetan duten eragina. Ofentsiba kulturalak biolentzia matxistaren gorakadarako baldintzak sortu ditu. Ezin dugu ahaztu iaz 4 emakume erail zituztela EHn, eta milaka izan zirela emakumeon kontrako indarkeria kasuak. Ezinbestekoa da emakume langileok egunerokotasunean jasaten ditugun zapalkuntzei eta arazoei erantzungo dieten antolakuntza tresnak osatzen hastea. Kate guztietatik askatzeko, batu eta antola gaitezen!