Ezpalaken, Polybiusen eta Rodeoren musikaz bete da Azpeitiko Gaztetxea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2020ko urt. 27a, 09:09

Joan zen ostiralean, urtarrilak 24, kontzertuak eskaini zituzten Ezpalak, Polybius eta Rodeo musika taldeek Azpeitiko Gaztetxean, eta jende ugari bertaratu zen zuzenekoetaz gozatzera. Zestoako hiru musika taldeek energiaz eta indarrez bete zuten gaztetxea ostiral gauez, eta gogotik gozatu zuten kontzertuetara bertaratu ziren lagunek. Polybius izan zen oholtzara igotzen aurrena. Haren ostean Ezpalak taldeak eskaini zuen zuzenekoa, eta bukaerarako utzi zuten gaueko sorpresa, Rodeo musika taldearen EP berriaren aurkezpena. Zestoarrek ostiralean eskaini zituzten aurrenekoz labetik atera berri duten Ezherrian lanean jasotako abestiak, eta harrera bikaina izan zuten. Rodeoren stoner doinuek dantzan jarri zuten Gaztetxea, beste behin.