Abenduaren 26an iritsiko da Hoi Denk Zirkue Gaztetxera

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abe. 17a, 09:13
Badator, ate joka dago, iristear da, hemen da... Azpeitiko Gaztetxeko Hoi Denk Zirkue! Isilik egon bagara ere, ia dena prest dugu horren berezia den hitzordurako! Abenduaren 26an izango da aurtengo Hoi Denk Zirkue, eta azken urteotan bezala, ez da entretenimendurik faltako. Aurrerapen bezala jakinarazten dizuegu aurtengo zirkua benetan potoloa izango dela, eta inoiz baino artista gehiagoren emanaldiak ikusteko aukera izango dela Gaztetxean. \ \ Zirkuko gala nagusia 19:00etan hasiko da, baina Gaztetxeko ateak 18:30ean zabalduko ditugu, etortzen diren lagunak pixkanaka esertzen joan daitezen, eta horrela ikuskizuna ahalik eta puntualen has dadin. Eta, noski, ez da Gaztetxean bertan egindako krispetarik faltako! \ \ Zirku tailerra ere bai\ \ Iaz, egun borobila antolatu genuen gala nagusiaren egunerako, eta goizean gaztetxoentzako zirku tailerra egin genuen. Asko izan ziren bertan parte hartzera animatu zirenak, eta primeran pasatu genuen elkarrekin. Aurten ere prestatu dugu zirku tailerra, baina oraingoan 16 urtetik gorako lagunei zuzendutako ikastaroa izango da. Bertan parte hartu nahi dutenek 'azpeitikogaztetxie@gmail.com' helbidera idatzi besterik ez dute egin behar, parte hartzaileen izen-abizenak zehaztuz. \ \ Dena den, datozen egunetan azalduko ditugu gala nagusiaren gaineko nahiz zirku tailerraren inguruko xehetasun guzti guztiak; izan ere, sorpresatxo bat prestatzen gabiltza... \ \ Bitartean, izan gaixto!