Ekintzaz beteta iritsi da azaroa Azpeitiko Gaztetxera

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 6a, 08:36
Azaroan sartu berri gara, eta dagoeneko beteta dugu agenda. Datozen asteetan ez da zer eginik faltako Azpeitiko Gaztetxean. Izan ere, asteroko hitzorduez gain, ikastaroak, Euskal Presoak Euskal Harrietara boulder txapelketa herrikoia, 'Euro Copa honi ez!' plataformaren hitzaldia, 'Gurutzatzen Diren Bizitzen Zine Zikloa, luntx bejetarianoa eta antzerkia emanaldia izango dira, besteak beste, Gaztetxean. Bihar, asteazkena, joan zen asteko asteazkenean egin bezala, 16:00etatik 18:00etara eskalada ikastaroa izango da. \ \ Zapatuan, azaroak 9, beste hitzordu potolo bat dute eskalada atsegin dutenek. Sokaitz eskalada taldeak eta Gaztetxeak elkarlanean antolatuta, Euskal Presoak Euskal Harrietara boulder txapelketa herrikoia jokatuko dute Gaztetxean egun osoan zehar. \ \ Gaztetxeko kideek barra eta sukaldea irekiko dituzte, eta jan-edanerako aukera egongo da. Urtero bezala, pintxoak egongo dira salgai, euro batean. \ \ Goxogiroa eta filmak ere bueltan dira, eta hil honetarako Gurutzatzen diren bizitzen zine zikloa prestatu dute kontrakultura lantaldeko lagunek. Ostegunetan emango dituzte filmak, eta 21:05ean hasiko dira. Azaroaren 14an eskainiko dute aurreneko filma, 'Amores perros' izenekoa. Bigarrena 'Smoke' izango da eta hirugarrena 'Rashmon'. \ \ Azaroaren 21ean futbolaren merkantilizazioa izango da hizpide, besteak beste, Gaztetxen. Euro Copa Honi Ez! plataformako kideek eskainiko dute hitzaldia, 19:00etan hasita. \ \ Azaroaren 22an Antzerki Topaketak iritsiko dira Gaztetxera. 20:15ean luntx begetarianoaz gozatu ostean, 21:30ean 'Eraikitzen gaituzten hitzak' antzerkia eskainiko dute herriko zenbait gaztek. \ \ Azaroaren 23an jaialdi berezia ospatuko dugu Gaztetxean. Izan ere, Errakiren erresistentzia kutxa nazionalaren aldeko kontzertuak eskainiko dituzte 2ziok, Alerta Gorriak, El sonido de la metrallak eta DJ Martin Selektah-k.