Ikasteko gogoa eta umore ona, Gaztetxearen eskalada tailerrean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2019ko urr. 31a, 16:37

Euskal Presoak Euskal Harrietara boulder txapelketa herrikoiaren atarian, motorrak berotzeko eta gazteak txapelketako herrikoien mailan parte hartzera animatzeko, eskalada tailerra antolatu du Azpeitiko Gaztetxeak. Atzo, asteazkena, izan zen ikastaroaren lehen saioa, eta harrera bikaina izan zuen. Hamabost gazte animatu ziren eskalada tailerrera, eta Gaztetxean elkartu ondoren, Sokaitz eskalada taldearean lokalera joan ziren eskalatzen ikastera. Umore ona lagun, hainbat ariketa egin zituzten. 

Hurrengo saioa azaroaren 6an izango da, 16:00etik 18:00etara. Egun horretan ere Gaztetxean elkartuko dira tailerrera animatzen diren herritarrak. 

Azaroaren 9an izango da Euskal Presoak Euskal Harrietara eskalada txapelketa.