Azaroaren 9an izango da XI. Euskal Presoak Euskal Harrietara boulder txapelketa herrikoia

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 15a, 12:00
Iazko etenaren ostean, bueltan da Euskal Presoak Euskal Harrietara boulder txapelketa, eta dagoeneko badu data. Hain zuzen, azaroaren 9an izango da Azpeitiko Gaztetxeak eta Sokaitz eskalada taldeak antolatutako txapelketa herrikoia. Egun horretan kirola eta aldarria uztartuko dira beste behin gaztetxean. \ \ Aurreko edizioetan egin bezala, zailtasunaren arabera hiru maila ezberdin izango dira txapelketan: herrikoiak A, herrikoiak B eta Sateliteak. Herrikoiak A mailako parte-hartzaileek 10:00etan egin beharko dute izen-ematea Gaztetxean bertan. Txapelketa, aldiz, 11:00etatik 13:00etara jokatuko dute. Herrikoiak A izango da mailarik errazena.\ \ Herrikoiak B mailakoek 14:00etan eman beharko dute txapelketan parte hartzeko izena, eta 15:00etatik 17:00etara bitartean jokatuko dute lehia.\ \ Satelite mailakoen (mailarik gogorrena) txanda 17:30etik 18:30era izango da. Horiek ere aurrez eman beharko dute izena Gaztetxean; 16:30etik aurrera, hain zuzen.\ \ Parte-hartzaile guztiek izen-ematea 10 euro ordaindu beharko dute, eta horrekin batera X. boulder txapelketa herrikoiko kamiseta bana jasoko dute.\ \ Animatu eta parte hartu! Euskal presoak euskal harrietara!