Gaztetxearen ikasturte hasierako batzar irekia izango da ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 1a, 11:53
Indartsu hasi da ikasturtea Azpeitiko Gaztetxean, eta martxan gaude dagoeneko. Joan zen irailaren 13an jendez goraino bete zen Gaztetxea Brigade Locoren, Azken Sustraiaken eta The Bobby'sen kontzertuekin. Aldarriz bete zen Gaztetxea Erresistentzia Kutxa Nazionalaren aldeko bertso saioan, eta beste hainbat egitasmo dugu esku artean. \ \ Horiekin jarraitu aurretik, ordea, beste hitzordu bat izango da. Ostiralean, hilak 4, ikasturte hasierako batzar irekia egingo dugu 18:30ean hasita.\ \ Aisialdi ereduaz hausnartzeko, gazte nahiz genero problematika lantzeko, sistema kapitalistaren erroak ezagutzeko eta elkartasuna antolatzeko prest gaude. \ \ Zuek ere behetik eragiten jarraitzeko gogoz bazaudete, ostiralean ikusiko dugu elkar!