Azken Sustraiak, Brigade Loco eta The Bobby's taldeen kontzertuak izango dira bihar gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2019ko ira. 12a, 12:40

Azken Sustraiak taldeak Azpeitiko Gaztetxean aurkeztuko du labetik atera berri duen Utopian gara aske diskoa. Udan zehar aurkezpenak prestatzen egon ostean, Azpeitian ekingo diote aurkezpen birari. Brigade Loco eta The Bobby's taldeak ere izango dira gaztetxeko oholtzan. Ia sarrera guztiak agortu diren arren, baliteke egunean bertan txartel batzuk salgai jartzea. 

Kontzertuak izango dira bihar, ostirala, Azpeitiko Gaztetxean. Hain zuzen, Azken Sustraiak, Brigade Loco eta The Bobby's musika taldeak igoko dira Gaztetxeko oholtzara, 22:00etan hasita. Hitzordu berezia izango da, izan ere, Azken Sustraiak taldeak bere azken lana aurkeztuko du biharkoan, Utopian gara aske izenekoa.

Beasainen jaiotako taldeak joan berri den udan atera du labetik Utopian gara aske diskoa, eta "harrera bikaina" izan duela diote taldekideek. Udan zehar diskoaren aurkezpen bira prestatzen eta hitzorduak lotzen ibili dira, eta, azkenean, bihar, aurkeztuko dute sortutako bigarrengo lana jendaurrean. Azken Sustraiakeko mutilez gain, gaztetxeko oholtzara igoko dira Brigade Loco eta The Bobby's musika taldeak.

Punk-Oi! doinuek eta jende ugarik hartuko dute gaztetxea bihar. Duela bi aste inguru jarri ziren salgai kontzertuetarako sarrerak, eta dagoeneko 400ndik gora txartel saldu dira. Azpeitian, Bergaran eta Beasainen egon dira salgai kontzertuetarako sarrerak, eta herrian jarritako ia guztiak agortu diren arren, antolatzaileek ez dakite ea egunean bertan sarrerarik geldituko ote den. Bergaran eta Beasainen saldu gabeko sarrerarik geldituko balitz, horiek jarriko dituzte salgai bihar kontzertuak hasi aurretik. Sarrerek bost euro balio dute.

 Gaztetxeko ateak 21:30ean irekiko dituzte.