Gaztetxeak 14 urte autogestioaren sokari tiraka!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | Aisia
2019ko uzt. 19a, 11:21

Gaztetxeak 14 urte bete ditu, eta egindako lana ospatzeko eguna izango da biharkoa. Iaz rap doinuetara zabaldu genun mezua. Aurten, doinu mexikarretara, baina umorea eta harrikada aldatu gabe.

Goizean goizik jaiki gara eta kapea
hartzean begiratu deu kalendariora
Ta gaur beste egun bat baino gehiago da
Urte askotako gaztetxe maitea!

Aspalditikan prestauta geneukan baltsa
"Azpeitiko historiye" ikasi propiyo
Beti eduki deu santu txintxoen antza
Guri konturik ez hartu saninaziyo

Goizean goizetik hasi dadila festa
Hamaiketakoa sagardo ta txorixo
Baltsak ikusteko modu hoberik ezta
Gureak famatu edo bestela ixo


Ta behin hamabiak iristean akabo
Pirata nahi eta bilakatu naufrago
Orain harri bat jo, gero urari trago
Itsaso hontan nabigatzerik eztago

Arratsaldez kalean jolas ta musika
Sangriari trago bat eta baita bire
Ta iluntzean panorama ikusita
Mexikarren erara habilidad libre!

Egindako lana ospatzeko eguna
Urte mugarako antolatu duguna
baina animatu daiteke nahi duna
zu ere gonbidatuta zaude laguna!

Hamalau urtetan ekintza ugari
borroka eta denetariko aldarri
elkartuz, antolatuz, eman buruari
Segi tiraka autogestioaren sokari!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu