Salgai daude Gaztetxearen urtemugako bazkarirako txartelak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko uzt. 11a, 11:45
Azpeitiko Gaztetxeak 14 urte beteko ditu hilaren 15ean. Hori ospatzeko festa  izango da uztailaren 20an, larunbatez, eta urtero bezala egun osorako egitaraua antolatu du gazte asanbladak egun horretarako. Hamaiketakoa, baltsa jaitsiera, bazkaria eta jolasak izango dira urteurren festan.\ \ Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko Urola Expres, Urtzi eta Orkatz tabernetan. Landunek 12 euro ordaindu beharko dute bazkaria. Langabeek, aldiz, 8 euro. Txartelak uztailaren 18ra arte egongo dira salgai tabernetan; beraz, ez itxaron azken egunera arte!\ \ Animatu ekintzetan parte hartzera. Urteurren festan ikusiko dugu elkar!