Ekintzaz beteriko astearen ostean, agurtu dute Gazte Astea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2019ko mai. 6a, 17:21

Amaitu da aurtengo Gazte Astea, eta Gaztetxeko kideok eskerrak eman beharrean gaude. Izan ere, jende ugari animatu da antolatutako ekintzetan parte hartzera. Langile sareez, genero problematikaz, festa ereduaz nahiz langile borrokaz hausnartu dugu. Barre egin dugu korto txapelketarekin eta parodia kritikoarekin; eta asko abestu dugu, Kantu Leporen 'kantzioneroarekin' eta Gaizkillerren eta Piroren abestiekin. Abesten ez duenak zorionik ez du!

Hurrengo urtean gehiago!