Mikrofonoak prest dituzte Gaztetxean biharko Bertsio Gaurako

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | Kultura
2019ko api. 12a, 11:00

Sorpresaz josita iritsiko da bihar, hilak 13, Bertsio Gaua Azpeitiko Gaztetxera. Bederatzi taldek eman dute izena biharko emanaldirako, baina sorpresak egongo direla aurreratzen dugu. Dena den, ez diogu sorpresei xarmarik kendu nahi, eta ez dugu gehiago aurreratuko.

Emanaldiak 22:00ak aldera hasiko dira, eta ez da sarrerarik ordaindu beharko. Gaztetxeko bi artista arituko dira aurkezle lanetan, eta haiek gidatuko dute gala. Animatu eta etorri!

Argazkia: Iazko Bertsio Gauko irudi bat.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu