Bazen behin, Hoi Denk Zirkue!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | Kultura
2018ko abe. 24a, 09:41

Bazen behin, leku magiko bat.
Kondairak dio, han elkartzen zirenek,
sudur gorriak janzten zituztela egunero.
Ederra zen, gero!
Elkarrekin dantzatzeko, abesteko, jolasteko
eta elkarrekin hazteko.

Desioak pizten ziren bertan,
ametsak puzten ziren han.
Jajaja eta jojojo eginez,
kabaretaz gozatzeko gaztelua zela zioten.
Baina, zer ote?
zer ote?

Leku hartan bat egiten zuten
pailazoen oinetako haaandien lokarriek
eta haurren irriek.
Diotenez, aztiek eta lamiek
hauts magikoak zabaldu zituzten han,
eta zeruraino iristen ziren nahi izatekotan.

Ametsen akrobata, herensuge, mago, dantzari,
kontorsionista, ilusionista, pailazo nahiz pirata,
edozer izateko aukera zegoen bertan.

Baina kondairak dio,
kondaira hura ez zela kondaira hutsa.

Izan ere, leku hori gugandik oso gertu dago: Azpeitiko Gaztetxean. Urtarrilaren 3an, Hoi Denk Zirkue! izango baita bertan. Goizean, zirko tailerra. Izen-ematea hilaren 30ean itxiko da. Bidali mezu bat azpeitikogaztetxie@gmail.com-era.
Arratsaldean, aldiz, zirko bilakatuko da Gaztetxea. 18:30ean irekiko dira ateak. Gala nagusia, aldiz, 19:00etan hasiko da.

Han ikusiko dugu elkar!

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu