Zirko tailer eta guzti dator Hoi Denk Zirkue! Gaztetxera

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2018ko abe. 14a, 12:23

Aurten, urtarrilaren 3an izango da Gaztetxeko zirkoa. Berezitasun bezala, goizean zehar zirko tailerra egingo da 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta. Bertan parte-hartu nahi duten lagunek izena eman behar dute aurrez. Ikuskizun nagusia 19:00etan hasiko da, baina 18:30ean irekiko dira Gaztetxeko ateak, jende ilarak ekidin asmoz. 

Azken bi urteetan izandako arrakastaren ostean, berrikuntzekin dator Azpeitiko Gaztetxeak antolatutako Hoi Denk Zirkue!. Urtarrilaren 3an izango da Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako artistek parte hartuko duten ikuskizuna, eta, noski, herriko artistek ere hutsik egingo ez dutena. Magoak, pailazioak, dantzariak, malabaristak, akrobatak... denetarik izango da egun horretan. Baina zirkoaren magia goizean iritsiko da Gaztetxera. Izan ere, zirko tailerra izango da aurrenekoz, 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat. Bertan parte hartu nahi duten lagunek aurrez eman beharko dute izena, azpeitikogaztetxie@gmail.com helbidera idatzita, abenduaren 30a baino lehen. Mezuan bi gauza zehaztu behar dira: zirko tailerrera animatuko diren gaztetxoen izena eta adina. Saioa bi ordu ingurukoa izango da, eta ez da oraindu beharrik izango.

Horren berezi bihurtu den Hoi Denk Zirkue! ikuskizuna, aldiz, arratsaldean iritsiko da, eta Gaztetxea zirko bihurtuko da beste urte batez. Emanaldia 19:00etan hasiko den arren, Gaztetxeko ateak 18:30ean irekiko dira, iaz sortu ziren jende ilarak sor ez daitezen. Izan ere, iaz ehunka lagun bertaratu ziren Gaztetxeko Hoi Denk Zirkue! ikuskizunaz gozatzera, eta aurreikusi baino beranduago hasi zen zirko emanaldia. Ikuskizunaren gaineko xehetasunak aurrerago jakinaraziko ditu Gaztetxeak, baina jakin ez duela hutsik egingo.