Copel presoen koordinadoraren borrokak eta espetxeetako egoera izan dira hizpide Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2018ko urr. 29a, 11:47

Joan den zapatuan Iruñean gaztetxeen eta gune autogestionatuen alde egindako manifestaziotik bueltan, hitzordua izan zuten Azpeitiko Gaztetxeko kideek gaztetxean bertan. Hain zuzen, presoen Copel koordinadoraren inguruko dokumentalaren emanaldia eta espetxeen inguruko solasaldia izan ziren larunbat arratsaldean Azpeitiko Gaztetxean. Lehenik, 18:00ak pasata, Copel: Una historia de rebeldia y dignidad dokumentala ikusteko aukera izan zuten Gaztetxera hurbildutako 30 inguru lagunek. Ondoren, Daniel Pontek hartu zuen hitza. Copel koordinadorako sortzaileetako bat izan zen Copel, baita ikusgai izan zen dokumentalaren sustatzaileetakoa ere. Bizipen, esperientzia eta azalpen interesgarriak ezagutzeko parada izan zen Rebeldia y dignidad dokumentalaren eta Daniel Ponten eskutik.

Presoek espetxe barrutik amnistia lortzeko egindako lana, bide horretan eraikitako elkartasunean oinarritutako harremanak eta dinamikak, heroinak espetxeetan jokautako rola, drogaren eragina kartzeletan, espetxeak jendartetik aldentzeko deseinatutako hirigintza planak (espetxeak hiri edo herrietako periferiara mugitzearren arrazoiak) izan ziren hizpide, besteak beste, zapatuko saioan. Horrez gain, gaur egun espetxeetan jazotzen diren zenbait egoera aztertu zituzten hitzordura bertaratutakoek. Preso guztiak berdin tratatzen ez direla azpimarratu zuen Pontek: "Gauza jakina da pribilejiatuak eta zapalduak daudela espetxeetan ere". Halaber, kartzelen egoera duela 40 urteko egoeraren antzerakoa dela azaldu zuen Copeleko kide izandakoak. Era berean, gaur egun espetxeetan ezarritako modulu sistemak presoen arteko harremanak eratzea zaildu egiten duela aipatu zuten hitzaldira bertaratu ziren hainbat lagunek. 

Justiziak eta espetxeek gutxi batzuen interesan bueltan jokatzen dutela ondorioztatu genuen, beste behin.