"Pozez" hartu du Azpeitiko Gaztetxeak Errazkinen aldeko ebazpena

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko urr. 11a, 11:43
Atzo jakin genuen IƱaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandietaren aldeko ebazpena eman duela Espainiako Kontu Auzitegiak. Erabaki horren aurrean, poza agertu nahi dugu Azpeitiko Gaztetxeko kideok. \ \ Burgesiaren interesei erantzuten dien Zubietako errauste planta eraikitzeko kontratua eteteagatik eraman zituzten auzitara Errazkin eta Intxaurrandieta. Boterea zalantzan jarri dutenak izan dira seinalatuak, beste behin. \ \ Salatu genuen GHK-k Errazkin eta Intxaurrandieta epaiketara eramatea. Babesa agertu genien bi auziperatuei apirileko epaiketaren atarian. Orain, azken berrien aurrean, gure poza agertu nahi genuke. \ \ Segi boterean daudenen lana zalantzan jartzen. Zapatuan ikusiko diagu elkar Gaztetxean.