Gaztetxeak ikasturte hasierako batzarrean parte hartzeko deia egin du

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | Gizartea
2018ko urr. 3a, 14:44

Indartsu bukatu zuen ikasturtea Gaztetxeak, eta indartsu dator.

Azpeitiko Gaztetxeak 13 urte bete zituela ospatuta bukatu genuen ikasturtea uztailean, baina bueltan gara. Ostiralean, urriak 5, egingo du Azpeitiko Gazte Asanbladak ikasturte hasierako batzar irekia, 18:30ean.

Zarata ateratzeko eta bazterrak astintzeko prest gatoz. Kolokan dauden oinarriak berreraikitzeko prest. Egunerokotasunean jasaten dugun prekarietatearen arrazoiak sakonean ezagutzeko, barneratutako harreman ereduei buelta bat emateko, indibidualismoa alde batera uzteko eta egunerokotasunean jaten gaituen sistemari kontrajarri ahal izateko tresnak eskaintzeko prest gaude.

Zuek ere behetik eragiten jarraitzeko gogoz bazaudete, jende berria ezagutu eta harreman osasuntsuak sustatu nahi badituzue, aisialdi ereduez hausnartu eta proposamenak bota nahi badituzue... badakizue, etorri Gaztetxera!

Ostiralean ikusiko dugu elkar!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu