Tradizioa biziberritu eta indartu dadin, gure aletxoa jartzeko prest

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2018ko ira. 27a, 19:30

Tradizioa denbora epe luzeetan eratzen den bizi ohituren multzoa da, gizarteak edo berau osatzen duten taldeek osatzen duten bereizketa kulturala. Tradizioa apurka- apurka sortzen dugu, bizi ohituren gaineko soziologia propioak baldintzatzen dituena. Eraketa kultural hauek gure eguneroko ekintza eta ohiturak baldintzatzen dituzte, normatibitate forma zehatzak eratuz.

Tradizio konkretu batekin gure burua identifikatzean berau osatzen duten helburu eta erronkekin erlazionatzen gara, honen atzean ezkutatzen diren jokamoldeetan elkar ulertuz. Ondare kultural bizia jaso dugu gure herrian, hamarkadetatik harago doana, belaunaldi bakoitza garai bakoitzera egokituta dauden erronkak betetzen saiatzen bagara ere. Garai historiko konkretuko erronkak, fundamentua, ordea, berdina. Independentzia eta sozialismoaren formularekin identifikatzen gara, haren alde gudan aritu eta eraman dituzten guztiekin, gure egiten dugu euren lekukoa. Kontraesanez kutsatua den gizarte eredu baten aurrean, bere zereginak erreproduzitzeko gaitasunik gabe frogatzen ari dena, justua den horrengatik altxatu diren guztiekin indartzen gara. Zapalduak direnekin eta langile direnengatik, gure herriaren ondare kulturala azpian daudenen bizi baldintzekin erlazionatu zituztenekin, horixe da guretzat jasotzen dugun lekukoa. Langileon boterea, bizitzak gure eskuetan, elkartasunez eraikitzeko ahalmena. 

Batez ere, garaileak boteretsu ageri zaizkigun arren, hamarkadetatik jaso ditugun irakaspenak asko ditugulako, eta borrokak zentzu politikoa duelako. Lekukoa hartzeak ez du erromantizismoarekin zerikusirik, azpian daudenekiko eta zapaldua denarekiko konpromiso irmoa erakustea baizik.

Honenbestez, justua den horrekiko, langileen eta gure herriaren askatasunaren aldeko borroka azken muturreraino eraman zuten horiek goratzea dagokigu, eta garai bakoitzean egin bezala, zeregin horien jomugan gure aletxoa uztea, tradizioa biziberritu eta indartu dadin. Mende erdi dugu Txabiren heriotzetik, eta hamar urte gutxiago Argala, Pertur eta Naparra akabatu zituztenetik. Otaegi, Kurro eta Pelitxoren borrokak ere bidelagun ditugu. Langileriaren hauspotzea ekiditera bidean, botereak salbuespen politikak aplikatzen ditu, auto-antolakuntzak lekukorik ez baitu boteretsuen antzerkian -demokrazia ere deitua.

Azpeitian eta Euskal Herrian hildako gudari guztiengatik, jarrai dezagun borrokan.

Ikasle Abertzaleaken elkarretaratzea

Herriko ikastetxeetako ehundik gora ikaslek gaur eguerdian egin duten elkarretaratzeko irudia. (Azpeitiko Ikasle Abertzaleak)