Urriaren 5ean egingo du Gaztetxeak ikasturte hasierako batzar irekia

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2018ko ira. 21a, 15:31
Azpeitiko Gaztetxeak 13 urte bete zituela ospatuta bukatu genuen ikasturtea uztailean, baina bueltan gara! Azpeitiko Gazte Asanbladak bixi-bixi ekingo dio ikasturteari! \ \ Zarata ateratzeko eta bazterrak astintzeko prest gatoz. Kolokan dauden oinarriak berreraikitzeko prest. Egunerokotasunean jasaten dugun prekarietatearen arrazoiak sakonean ezagutzeko, barneratutako harreman ereduei buelta bat emateko, indibidualismoa alde batera uzteko eta egunerokotasunean jaten gaituen sistemari kontrajarri ahal izateko tresnak eskaintzeko prest gaude. \ \ Zuek ere behetik eragiten jarraitzeko gogoz bazaudete, jende berria ezagutu eta harreman osasuntsuak sustau nahi badituzue, aisialdi ereduez hausnartu eta proposamenak bota nahi badituzue.... badakizue, etorri Gaztetxera! \ \ Asanbladaren batzar irekia urriaren 5ean izango da, 18:30ean hasita. Han ikusiko dugu elkar!