Erdikaleko Gaztetxearen itxieraren 25. urtemuga oroitzeko eguna izango da urriaren 13a

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2018ko ira. 10a, 19:32
Urriaren 13an 25 urte beteko dira Erdikaleko Gaztetxea itxi zutela. Garai haietan indarrean zegoen Udal gobernuak aginduta itxi zuten Erdikaleko Gaztetxea, aurretik abisurik eman gabe. 1993ko urriaren 13a zen. Gazte lokala desalojatu ostean, leiho eta ateak tapiatu zituzten udal langileek. Antzekoa gertatu zen Azkoitian ere. Gertaera haien aurrean, bi herrietako ehunka lagun atera zen Azpeitiko kaleetara, gaztetxeen itxiera eta Udaleko agintarien jarrerak salatzera. Urte hartan Gaztetxeak tapiatu zituzten arren, ez zituzten gazteen borrokarako grinak itzali, eta Azpeitiko gazteek Gaztetxearen aldeko borrokan jarraitu zuten tinko.\ \ Gertaera haiek ez ahazteko eta Erdikaleko lokalaren itxieraren 25. urteurrena gogorarazteko hainbat ekintza prestatzen ari da Azpeitiko Gaztetxea. Urtemugaren eguna, urriaren 13a, berezia izango da aurten; sorpresaz betetako eguna. Garai hartako borrokak ezagutzeko eta gaur egungoak elkarbanatzeko eguna. Egitaraua osorik, laster. \ \ Ez zementu, ez pareta; guretzat mugarik ez da!