Gazte Astie hemen da!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | Aisia
2016ko api. 29a, 09:56

Urtero egin ohi dugun moduan, ekimenez betetako astea antolatu dugu Azpeitiko Gaztetxetik: Gazte Astie.

Formakuntzari garrantzia berezia emanaz, gai ezberdinak jorratu ahal izango ditugu, hala nola, internazionalismoa, feminismoa edota kapitalismoaren inguruko gako batzuk. Horrez gain, bertso trama, afariak edota kale-jirak antolatu ditugu, Beraz, ez da ikasi eta gozatzeko aukerarik faltako. Animatu eta parte hartu.

Formatu, antolatu eta borrokatu!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu