Gaurko emanaldia: 'Ellos se atrevieron; La Revolucion Rusa'

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2013ko urr. 29a, 21:19
Gaur, asteazkena, dokumental bat eskainiko dugu Masustak Liburutegian, 21:00etan (puntuan) hasita. 'Ellos se atrevieron; la revolucion Rusa' izena du dokumentalak, eta Iraultza Boltxebikearen nondik norakoak azaltzen ditu. Instituto del pensamiento socialista Karl Marx elkarteak ekoitzitako lana da, eta Trosky eta Lenin buru zirela Errusiako herriak burutu zuen Iraultza azaltzea du xede dokumentalak.\ \ Datorren astean Urriko Iraultza Gorriaren urteurrena dela-eta, aproposa iruditu zaigu horren inguruko dokumentala eskaintzea gaztetxean.\ \ Urtea: 2007.\ Egilea: Contraimagen.\ Ekoizlea: IPS.\ \ Hona hemen urtea amaitu bitartean eskainiko ditugun film eta dokumentalen zerrenda:\ \ - Urriak 30: 'Ellos se atrevieron; La revolucion Rusa' (Dokumentala).\ - Azaroak 6: 'The Boat That Rocked' (Radio encubierta).\ - Azaroak 13: 'Barrio'.\ - Azaroak 20: 'Das Leben der Anderen' (La vida de los otros).\ - Azaroak 27: 'Looking for Fidel (Dokumentala).\ - Abenduak 4: 'Soul Kitchen'.\ - Abenduak 11: 'Match Point'.\ - Abenduak 18: 'La educacion prohibida' (Dokumentala).\ \ Egunen batean etortzerik ez baldin baduzue, film eta dokumental horiek Masustak Liburutegi Askean eskuragarri izango dituzue, behin emanaldia eta gero.