Bihar txotxa zabalduko dute gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2013ko urt. 23a, 12:00
Bihar, ostirala, gaztetxeko txotxaren irekiera izango da, 21:00etan hasita. Pintxo-poteoaren jarraipena izango da, hau da, pintxoak egongo dira jateko, eta bertsolariek alaituko dute giroa.\ \ Beraz, hemendik aurrera, larunbatero egongo da txotxa irekita 19:30etatik aurrera (baita larunbat honetan ere). Bertan, 4 euroren trukean txotxa eta postrea eskainiko dira. Jatekoari dagokionez, txorixo egosia, urdaiazpiko tortila, hirugiarra eta xolomoa egongo dira bokadiloa ekartzen ez duenarentzat. Postrerako 'Tia Mildred' egongo da, baina hori sarrerarekin batera ordaindu beharko da.\ \ Beraz, badakizue, aprobetxatu aukera eta egin txotx gaztetxean!\