Boulder Txapelketa izango da zapatuan, Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2012ko abe. 10a, 17:28
Datorren zapatuan, Euskal Presoak Euskal Harrietara izenburupean, Boulder Txapelketa izango da gaztetxean. Aurretik, ostiralean, eskaladaren inguruko bideo emanaldia izango da, 22:00etan hasita.\ \ Zapatuan, abenduak 15, berriz, 10:00etan hasiko da Boulder Txapelketarako izen ematea. Inskribatzen direnek 10 euro ordaindu behar dute, eta elastikoa ere jasoko dute. 11:00etan emango diote hasiera txapelketari, eta hasiberrien txanda izango da eguerdira bitartean. \ \ Arratsaldean, 15:00etan ekingo diote berriz txapelketari, eta herrikoien txanda izango da. 17:30ean, aldiz, sateliteek eskalatuko dute. Segidan, sari banaketa egingo dute.\ \ Bestalde, goizean umeen eskalada gunea izango da gaztetxe atarian.