Martxan gara berriro ere!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie |
2012ko urt. 10a, 17:01

URTE BERRI ON GAZTE!

Gabonak bukatu eta martxan jarri gara berriro.
Urtea jaiotza alternatiboen erakusketarekin bukatu genuen. Abenduaren 24an sanagustinpen egon ziren erakusgai iritzi kritiko baten inguruan eginiko jaiotzak, orijinaltasunari bide eginaz.
Ondorengo bi asteetan ere urte zahar eguna eta urtarrilaren 7a egun kolosala izanagatik, gaztetxea ez genuen ireki larunbatero bezala, baina aste honetan, urtarrilak 14, berriro izango da 'trague ta pintxue euruen!'
Beti bezala arratsaldeko 18:00etan hasi eta 22:00ak arte dastatu ahal izango dituzue pintxo goxo-goxoak nahi izanez gero.
22:00etatik aurrera, berriz, hiru kontzerturen txanda izango da; Belar Txarrak talde azpeitiarra, Gazte Iraultza eta The Convicts, azken bi hauek Aretxabaleta eta Arrasatetik. Sarrera doakoa izango da.

Beraz, ez dago aitzakiarik aste honetan gaztetxetik bueltatxo bat ez egiteko

.. ANIMATU HADI!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu