Jaiotza alternatiboen erakusketa larunbat arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie |
2011ko abe. 20a, 23:12

Datorren larunbatean, abenduak 24, jaiotza alternatiboen erakusketa egongo da 17:00etatik aurrera Sanagustinpen. Edozer gauza izan daiteke jaiotza alternatiboa; herritarrek gabonen inguruan zerbait "alternatiboa" adierazi nahi badute, hementxe dute aukera paregabea. Dituzuen edozein ideia batu eta jaiotzan jar ditzakezue. Hasi burua astintzen!

Hemen bideo kozkor bat

Denok dakigunez, gabonak kontsumismoan zein erlijio katolikoan oinarrituriko "oporraldiak" ditugu. Honen inguruan sortzen den hipokresia eta kontraesanak salatu nahi dira, besteak beste. Urtero bezala, lehengai pilo bat xahutuko ditugu, hondakin izugarri sortuz eta gure amalurra gehiago suntsituz. Egun bizi dugun sistema patriarkal, kapitalista eta eskuindarraren oinarrietako bat den Elizaren gabonak ospatzen ditugu, azken batean.

Urte berri on guztioi!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu