PINTXO POTEOAK ERANTZUN ONA IZAN ZUEN LARUNBATEAN

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2011ko abe. 5a, 22:12

    Astero lez, joan den larunbatean ere, jende ugari bildu zen Azpeitiko Gaztetxean euro baten truk trago bat eta pintxo bat dastatzera. Arratsaldeko 18.00etan eman zitzaion hasiera pintxo poteoari eta gaueko 22.00ak aldera itxi zen Gaztetxea. Tartean, hainbat joko prestatu zituzten aste hontako antolatzaileek eta giro aparta sortu zen gazteen artean, erantzun ezin hobea izan baitzuten aipatutako jolasek. Beraz, ez zen entrenimentu faltarik izan joan den asteko larunbatean.

    Bestalde, aste honetan ere Gaztetxea irekita izango da arratsaldeko 18.00tatik 22.00tara, musika onaz giroturik, beste behin, trago bat eta pintxo bat euro baten truke eskuratzeko parada izango duzue.

   Hortaz, ez zaitez geratu etxean eta etor zaitez mokadutxo bat dastatzera gaztetxera!