Euskal Presoak Euskal Harrietara boulder txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2011ko aza. 22a, 11:11

Bostgarrengo urtez jarraian, Euskal Presoak Euskal Harrietara eskalada txapelketa izango da Azpeitiko Gaztetxean, datorren larunbatean. Nahi duen edonork hartu ahalko du parte bertan. Horretarako hiru kategoria daude, Hasiberriena, Herrikoia, eta (Sat)Eliteena. Horrez gain, ostiralean ikusentzunezkoa ere izango da gaztetxean. Hona hemen, egitaraua:

Azaroaren 25a, ostirela:
22:00etan ''Goi-mendi eskaladak'' ikusentzunezkoa Erromu eta Adolaren eskutik Gaztetxean.
Azaruen 26, larunbata: 
10:30etik aurrera umientzat rokodromoa egongo da gaztetxe kanpoan
BOULDER TXAPELKETAri dagokionez: 
11:00 - 13:00 hasiberrien mailako txapelketa izango da
15:00- 16:30 herrikoien mailakoa17:30tatik aurrera Elite mailako txapelketa. 
Izen ematea 10:00etatik 11:00etara egunean bertan izango da. 10 euroren truke abituailamentua, kamixeta eta zozketa zenbakia emango dira
eta bukatzeko, sari banaketa eta eskaladako mateliaren zozketa egingo da. 

Parte hartzea animau eo buelta bat in ta azaldu, girue mundiala izetea ta!