Pintxoa eta tragoa euro baten truke larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2011ko aza. 4a, 10:11

Datorren larunbatean, eta hemendik aurrera larunbat guztietan, eskaintza interesgarria eskainiko du Gaztetxeak. Arratsalde eta gau partean ez da bertaratzeko arrazoirik faltako hemendik aurrera. Gerturatzen direnek trago bat eta pintxo bat euro baten truke jasotzeko aukera izango dute. Arratsaldean hasiko da ekimena, 18:00etan, eta 22:00ak ingrura arte iraungo du eskaintza guztiak. Eratekorik ez da faltako, eta ezta janaririk ere, eta horrez gain, sorpresatxoak ere izango dira, baina jakina, zein diren jakiteko beharrezkoa izango da bertaratzea.

Beste eskaintza interesgarri bat ere martxan jarriko da datorren astetik aurrera; izan ere, gogoratu beharra dago dantza ikastaroak hasiko direla. Pasa den astean egin zen bilera dantza iakstaroko klaseak noiz eman erabakitzeko. Astelehen eta asteartetan izango dira hemendik aurrera 19:00etatik aurrera. Beraz badakin/k, fandangue edo arin-arine ikasi nahi baitun/k azaldu orduen Gaztetxea!