Urte hasierako batzar zabala eta kontzertuak gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2011ko ira. 19a, 19:09

Dakizuen bezala, aste honetan, gaztetxea jardueraz beterik datorkigu.
Alde batetik, ostiralean urte hasierako batzar zabala izango da arratsaldeko 18.30ak inguruan. Jende berria animatzea da batzar honen helburu nagusienetako bat,  proposamen berriak iradoki, talde lanean parte hartu, gauza berriak ikasi eta irakatsi ditzakegulako. Bertan, gaztetxeko talde bakoitzak zer egiten duen azaldu ostean, gaztetxeko talde desberdinetan parte hartzeko gonbitea luzatuko zaio gazte orori.

Bestetik, larunbat gau honetan, 22.30ak inguruan, bi kontzertu eskainiko dituzte azpeitiko eta bergarako bi taldek. Bata, Reddum eta bestea, Dark Code taldeak izango dira. Bi taldeek, musika estilo heavy-a joaz, gaztetxe osoa hankaz gora utziko dute! beraz... ez galdu bertaratzeko aukera.

Animatu eta parte hartu, gazte!!!