Ekimenez blai dator aste hau

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2011ko eka. 6a, 22:06

Hezkuntzaren inguruko diagnosia amaituta, aste honetan kulturarena egingo dugu. Ostegun honetan izango da arratsaldeko 19:00etan. Herriko kultur mugimenduaren inguruko hausnarketa egingo dugu bertan.

Ostiralean, berriz, Gazteon Hileroko Batzarra izango dugu 19:00etan gaztetxean. Herriko gazte mugimenduko taldeetako kideak eta beste hainbat herritar gazte izango dira bertan. Gazte mugimenduaren momentuko egoera zein den jakiteko aukera onena batzar hori dugu, eta baita nork bere iritzia emateko ere.

Gauean, Des-Kontrol, Dirty Brothers eta Slam Til (Alemania) taldeak izango dira. 22:00etan hasiko dira eta sarrera bost eurokoa bakarrik izango da.

Aste honetan, beraz, ez dago Gaztetxera ez etortzeko aitzakiarik. Azaldu eta parte hartu!!!