Hasi da Gazte Astea

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2011ko api. 12a, 12:04

Atzo, apirilaren 11, eman genion hasiera Gazte Asteari arratsaldeko 18:30ean plazako kioskotik bota genituen txupinazoekin. Megafono batekin aste osoko ekimenen berri eman ondoren, pintxo jana izan zen gaztetxean gerturatu ziren guztientzako. Inor ez zen goseak gelditu.

Tertulian nahi adina jan ondoren, Joseba Sarrionaindiaren poesia errezitaldia eskaini zuten herriko bi neskek. Giro intimo eta erakargarria sortu zen gaztetxean, eta hori amaitutakoan jendeak ez zuen etxera alde egin nahi zan; adin ezberdineko jende ugari bildu eta berriketan gelditu baitziren.

Gogoratu gaur 19:00etan hitzaldia izango dela Gaztetxean. Espetxeetako errepresioa izena du eta eskualdeko bi preso ohi izango dira bertan, lehenengo pertsonan egoeraren berri emateko. Ondoren geƱditu nahi duenak afaria ere izango du bertan.

beraz badakizue, inetresa baldin baduzue (eta izan beharko zenukete) azaldu!!!