Palestinako esperientzia kontaketa eta Korrikaren kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2011ko mar. 30a, 13:03

Ostirl betea izango dugu datorrena. Arratsaldean Palestinan izandako bi herritarrek beraien esperientzia azalduko dute. Indarkeriak ez dauka etenik Palestinan (adibide garbia pasa den astean hil zituzten haur eta zibilak ditugu). Guzti horren berri eta beraiek bizitakoa kontatuko digute, beraz.

Horren guztiaren ondoren, 22:00etan Korrikaren aldeko kontzertua izango dugu Gaztetxean bertan. Mondokane taldea etorriko da gerturatzen diren guztiei gaua alaitzeko asmoarekin. beraz, badakizue, agertu, etzarete damutuko!!!

Pasa den astean auzo lanean garbiketa dexentea egin genuen, baina lasai, oraindik ere badago egitekorik eta. Beraz, aurrerago antolauko dugu beste bat ere. Arratsaldean Kuadrilen arteko lehiaren hirugarren atala izan genuen. Kuadrila bat ez zen agertu, beraz hark ez du punturik jasoko. Gainontzeko guztiak agertu ziren eta giro bikainean mus partida mordo bat jokatu ziren. Azkenean garaileak Txarrantxakoak izan ziren, beraz, beraiek doaz, momentuz, aurreneko postuan (aurrenekoa ere beraie irabazi zuten). Hurrengoa Gazte Asteko larunbatean izang da, eta jolasa eta lehia uztartuko ditu orduko probak.

Gauean 100 lagunetik gora elkartu ginen gaztetxean afaltzera. Otartekoak bertan eskaini ziren, eta jenero guztia agortu arte ibili ziren lanean sukaldariak. han egon zen jendea gaueko hamabiak aldera arte.


Hona orain arteko sailkapen orokorra:


TALDEA                                               PUNTUAZIOA

1-Txarrantxa  …………………………….. 45
2-Txaperuek…………………………….... 33
3-Txapa o batez ……………………...… . 30
4-Gaztiek………………………………..... 30
5-Xanjuandeiko gaztiek ………………..... 27
6-Joxepan launek……………………........ 27
7-Akerbeltz……………………………......27
8-Korrale……………………………….....27
9-Zierka Racing……………………….......25
10-Kantoikuk…………………………...... 24
11-Fuolistak………………………….…... 24
12-Kantoi……………………………........22
13-Xanjuandei Team………………….…. 22
14-Guarderiye ………………………….....19
15-Txakurjana Montana………………......18
16-Irrien lagunak ……………………….....18
17-Atiyotarrak ………………………….....15
18-Katxitarrak ………………………….....15
19-Elizkaleko patzak ………………….......15
20-Txabolakuek……………………….......14
21-Akertzulo…………………………........10
22-Orkatz……………………………..….....8