Ostegunean hasiko da futbito txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2011ko mar. 15a, 13:03

  Hastera doa Gaztetxeak antolatzen duen urteroko futbito txapelketa. Urtero legez beterramistetan izango dira norgehiagokak eta finala, berriz, plazan izango da (oraindik ez dago zehaztuta eguna).

  Ostegunean izango da aurreneko partida 19:00etan. Aurten aldaketak dakartza txapelketak; izan ere, aurreko urteetan ez bezala, txapelketaren irabazlea nor den erabakitzeko liga jokatuko da. 12 taldek eman dute izena aurtengoan, eta denek denen kontra jokatuko dute. Hau da, talde bakoitzak 11 partida jokatu beharko ditu.

  Ligan aurreneko lau postuetan amaitzen dutenek jokatuko dituzte finalerdiak plazan. Goizean izango da hori, eta arratsaldean, berriz, bi irabazleek finala jokatuko dute.

  Beraz badakizue, ostegunetik aurrera, kuadrilen arteko futbito txapelketako lehia ikusi nahi duenak, 19:00etan beterratan izango du zita.