Pala txapelketak arrakasta itzela izan zuen

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2011ko urt. 31a, 18:01

Joan den larunbatean, urtarrilaren 29an, kuadrillen artean antolatu zen pala txapelketak arrakasta handia izan zuen gazteen artean.  Frontoi txikin jokatu zen txapelketa, eta gero afari bat egin zen gaztetxean, 100 bat pertsona elkartu ginen guztira eta giro aparta izan genuen guztion artean. 

Honela gelditu zen txapelketa:

Azaldu ziren guztiei 5 puntu eman zitzaizkien, hau da, lehenengo partidua jokatu zutenei. Ondoren, fase bakoitzeko  edo irabazitako partidu bakoitzeko beste 3 puntu gehitzen ziren. Azkenik, finalera iritsi zirenen artean puntuak honela banatu ziren:

- 3. TXABOLA  14 puntu.

- 2. ZIERKA RACING  17 puntu.

- 1. TXARRANTXA 20 puntu


Zorionak parte hartu zenuten guztioi!!

Datorren hilean, otsailaren 19an, 3x3 txapelketa izango da. Hasi prestatzen!