Euskal Presoak Euskal Harrietara eskalada txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2007ko mai. 9a, 22:05

Maiatzak 11 eta 12an Euskal Presoak Euskal Harrietara lemapean hainbat ekintza burutuko dira Azpeitiko gaztetxean. Gehienbat azpeitiko preso politikoak gogoratuz eta beraien eskubideak aldarrikatuz, Boulder-eskalada izango da ardatza.
Berau antolatzen Lagun Onak Mendi elkartea, Azpeitiko gaztetxea eta Azpeitiko Euskal Presoak Euskal herriraTopagunea ibili dira. Guzti hau egiteko gaztetxean boulder-a montatuko da.
 
Egitaraua hau da:
 
Maiatzak 11 Ostirala,
 
Azpeitiko gaztetxean, 22:00tan Gorka Karapetoren eskutik eskalada proiekzioa.
 
Maiatzak 12 Larunbata,
 
11:00tan Sailkapen probak bi mailetan (Hasiberriak eta ertainak)
16:00tan bi mailetako finalak.
19:00tan Goi mailako norgehiagoka. Euskal Herriko eskalatzaile puntakoen eskutik.
 
22:30tan kontzertua: Dirua, Cohen eta Instep taldeen eskutik.