Aste hontako ekintzak

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2007ko urt. 10a, 11:01

Aste honetan izango diren ekintzak hauek izango dira:

Urtarrilak 10 Asteazkena 19:00tan, Beizamako Uztaro kooperatibako kideak izango ditugu solasaldian. Nekazaritza ekologikoaren inguruan arituko dira solasaldian.

Urtarrilak 12 Ostirala 21:30tatik aurrera, Mus txapelketa burutuko da. Bertan parte hartzeko tabernetan eta gaztetxean jarritako orrietan apuntatu beharko da. Egunean bertan ere apuntatzea izango da.

Urtarrilak 14  Igandea 18:30tan, Pulp fiction filmea emango da igandean. Gogoratu palomitak gaztetxearen eskutik egongo direla.

Barraren irekiera Larunbatetan Otsailetik aurrera hasiko da azkenean.

Azkenik gaztetxearen web orria martxan dago. Bere helbidea hau da: http://www.mundurat.net/azpeitikogaztetxea