Gazte manifestua aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2006ko abe. 15a, 18:12

Azpeitiko gazte asanbladak aurte ere etxebizatzaren arazoari heldu nahi dio, egoera jasangaitz hau iraultzeko lan egiten saiatuko delarik.Horrela, gazte manifestuak (2006ko ekainak 21ean sortua) ahalik eta babes gehiena izatea nahi dugu, gazte manifestuaren atzean gazte pila bat izatea nahi dugu.Behin babesa duela, ondorengo lanak egiteari ekingo diogularik.

Horretarako, pare bat hilabete hartuko ditugu.Leku ezberdinetan mahaiak jarriko dira sinadurak lortzeko eta honetaz aparte gazte kuadrila ezberdinetara joko dugu manifestua konpartitu asmoz.Prozesu honen amaieran(otsaila bukaera) batzar zabal bat egingo da etxebizitzaren borroka honi norabidea ezarri asmoz.Lehengo aldiz mahaia santomasetan jarriko da 11tik 15etara plaza inguruan.Besterik gabe, eman babesa gazte manifestuari gazte!!! 

GAZTE MANIFESTUA

1.- Etxebizitza, oinarrizko eskubide unibertsala da.

2.- Azpeitiko gazteria, behartuta dago bizitza hipotekatzera eta egoera honek bizimodu prekariora bultzatzen du.

3.- Etxe hutsei erabilera ematea beharrezkoa da. Etxe berriak eraikitzeak interes pribatuei erantzuten die eta ingurugiroa kaltetzen du.

4.- Egoera honetaz baliatuz negozioa egiten dute interes pribatuek eta Udalarena da erantzunkizun nagusia.

5.- Udalari dagokio alokairu publikoa eta etxe hutsen inguruan aldaketak ematea.

6.- Egoera aldatu ezean, okupazioa da gazteok dugun alternatiba bakarra eta egoera aldatzeko borroka tresna eraginkorrena.