Kurtso berriko lehen asanblada

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2006ko ira. 20a, 21:09

Uda pasatu eta kurtso berria hasia dugu. Kurtso hau hasteko lehenengo asanblada irekia planteatu dugu. Berau Irailak 21ean Ostegunean arratsaldeko 19:00tan izango delarik.

Bertako gai ordena bereziki 3 izango dira: gaztetxeko talde ezberdinen sendotzea, Gela ezberdinen erabilera(bilera gela, tailerra, liburutegia etab..) eta aurten asteburuetarako egitea nahi den plangintza.

Guzti hau eta gehiago eztabaidatuko da. Beraz jende guztia animatu nahi genuke Ostegunean gaztetxera agertzera, denon laguntza eta indarrak beharrezkoak dira!!!