Sexualitate tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2006ko eka. 23a, 15:06



Sexualitate Tailerra izan zen atzo (osteguna) Gaztetxean. 20 lagun inguru bildu ginen bertan. Saioaren helburua, gazteok sexualitatearen inguruan ditugun iritzi ezberdinak elkartrukatzea zen. Gazteok nola bizi dugun sexualitatea azaldu, eta modu natural batean bizitzeko dauden alternatiben lanketatxo bat egin genuen. Hitz eginez, joku batzuen bitartez gabeziak,  lotsak eta loturak baztertzen saiatu ginen. Atzokoa, hitz egiteko puntu bat izan zen, baina aurrera begira gai honen inguruan tailer gehiago egin genitzake. Animatu gazte!