Futbito txapelketa hastear

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2006ko mar. 29a, 02:03

Badator urtero Betarrametan egiten den futbito txapelketa. Aipatu gainera aurtengoa hamargarrena dela. Beraren hasiera Apirilak 3 Astelehena izango da. Bertan parte hartzeko, taldea osatu eta taberna ezberdinetan jarri diren zerrendetan apuntatu beharko da. Gero Apirilak 31an, gaueko 21:00tan izango den bilerara azaldu beharko du talde bakoitzeko ordezkariren batek. Bertan taldeen zozketa egingo delarik.

Izen ematea 60 Euroko laguntza sinbolikoa izango da. Dakizuen bezala, urtero bezala, Ekainak aldean  izaten den gazte egunean, diru hau ordainduta afaria dohainik izaten dela.

Gainera aurten, talde ezberdinetako jendeari txapelketaren antolakuntzan inplikazio gehiago eskatuko diogu, honela gazte guztion artean guztia aurrera errazago ateratzeko helburuarekin. Baita ere neskak animatu nahi ditugu futbito txapelketan parte hartzera.

Animatu eta lehia alde batera utziz denok ondo pasatzera.