Kaixo denoi

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2006ko mar. 10a, 16:03

Gaztetxea ireki zenetik, atzo ematen zuen, jada urtebete izateko ez da asko falta. Denon artean gauzak ahal dugun hobekien egiten saiatu gara, eta orokorrean balantze positiboa egiten dugu. Beraz aurrera egin beharra dugu, eta Uztarriak uzten digun txoko hau ere aurrera egiteko modu bat da.

Uztarriak uzten digun txoko honetan, gure helburua Gaztetxearen inguruan egon daitezkeen berriak, pasarte, egingo diren ekintzak eta gauzen inguruko gure iritzia ematea izango da. Beraz zuen laguntza, hau da, zuen iritzia adieraziz gure mezuei erantzuna emanaz, garrantzitsua ikusten dugu. Baina askotan erraza izaten da anonimoki iritzia ematea, orduan, baita ere garrantzitsua izango litzateke, zuen iritzia Gaztetxean bertan ematea, bai ostegunetan izaten diren bileretan eta baita ere bi hilean behin edo izaten diren batzarretan. Ez gara gehiago luzatuko, baina gogoratu urrengo astean izango diren ekitaldiak:

- Martxoak 15 Asteazkena gaueko 21:00tan, Angel Mari Etxeberria "Auntxe" ren eskutik, Picos de Europako diapositiba emanaldia burutuko da.

-Martxoak 17 Ostirala gaueko 22:30tan, bertso saioa burutuko da: Xaier Silbeira, Amets Arzallus, Amaia Agirre, Ohiane Enbeita, Haritz Etxeberria " Ministro" eta Jon Maia.

Ayo.