Eskerrik asko Gazte Altxa! jaialdira gerturatu zineten guztioi

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Altxa! 2021ko aza. 16a, 08:38

Jendetza bildu zen urriaren 30ean eta 31n Frontoi Txikian egin genuen jaialdian. Eskerrak eman nahi dizkiegu era batera edo bestera jaialdiaren bueltan laguntza eman duten eta parte hartu duten herritarrei. Hurrengo erronkarekin pentsatzen hasteko unea da orain.

Laburpen bideo honekin, urriaren 30ean eta 31n bizitakoa gogora ekartzeaz gain, esker mezua helarazi nahiko genuke, Gazte Altxa proiektuan sinesteagatik eta antolatu ditugun ekimenetan parte hartzeagatik. Jaialdiaren balorazio txiki bat ere egin nahi dugu.

Gunean sortutako giro bikainaz gain, jende asko eta askotarikoa elkartu ginen bertan, eta hain zuzen ere, hori zen gure helburua. Pentsaera ezberdinetako jendea aisialdiaren bueltan batzea eta elkar ezagutzea. Beraz, Gazte Altxa taldetik Frontoi Txikiko jaialdiaren balorazio positiboa egiten dugu.

Hasieran esan bezala, mezu honen muina eskerrak ematea da. Alde batetik, jaialdia posible izateko lanean jardun duten soinu eta argiztapen teknikariei, edari hornitzaileei... eskerrak eman nahi genizkieke. Bestealde, auzolanean zein egunean bertan txandetan parte hartu zenuten denoi ere mila esker. Eta nola ez, kontzertuak eman zenituzten Errietan, Leherkaitz, Iheskide, Stepi Selektah, Andoni Oilogieki, Burutik, Lukiek eta Laket taldeei ere bai.

Hori guztia esanik, gure proiektuaren hurrengo erronkarekin pentsatzen hasteko ordua iritsi da, baina lasai gure berri izaten jarraituko duzue. Ekimenak prestatu ahala joango gara sare sozialen bidez berri ematen.

Bitartean ez ahaztu: mugimenduan gaude mugimendua gara. Gazte Altxa!