Salgai daude presoen senideei laguntzeko Osasuna eta Askatasuna ardo kutxak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko abe. 11a, 16:02
Elkartasun ekimen berri bat martxan da. Aurten, gabonak gainean ditugun honetan, Osasuna eta Askatasuna ardo kutxak jarri ditu salgai Azpeitiko Ezker Abertzaleak, herriko preso politikoen senideei sakabanaketaren kostu ekonomikoak arintzen laguntzeko. Kutxa bakoitzak sei botila ardo –Errioxako ardo beltz ondua– ditu, eta jada salgai daude Orkatzen. 40 euroko laguntzaren truke momentuan jaso ahalko dira.\ \ Botilak Joseba Segurola Xegu, Josu Urbieta 'Pow', Gotzon Aranburu eta Iñaki Etxarteren argazkiekin etiketatuta daude, Gabonetan nahiz bestelako ospakizunetan, gure etxeetan nahiz elkarteetan gurekin nahi ditugula aldarrikatzeko. \ \ Euskal preso, iheslari, eta deportatu politiko guztiak gure artean nahi ditugu, eta Ezker Abertzaleak ahalegin guztiak egingo ditu ahalik eta lasterren gure artean izan daitezen. \ \ Pow, Xegu, Gotzon eta Etxarte, maite zaituztegu!