Azpeitiko ezker abertzaleak Altsasukoen epaia salatu eta bat egin du XJ Auzolaneanen deialdiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Ezker Abertzalea 2018ko eka. 1a, 18:33
Audientzia Nazionalak beste behin ere gogor jo du euskal herritarron kontra. Guztira 79 urteko zigorra ezarri diete Altsasuko gazteei. Bakerako hainbeste aurrerapauso eman diren garai hauetan, nabarmena da Espainiako estatuak ez duela bide horretatik segi nahi (presidentea aldatu dute gaur, baina, badakigu estatu egitura eta sistema aldatzeko ez duela balioko horrek). Betiko bidearekin jarraitu nahi du; errepresioaren eta kartzela kondena ikaragarriekin, alegia. \ \ Terroristatzat ez jotzean ez du esan nahi epaia justua denik. Tabernako liskar arrunt batengatik 13 urtera arteko kondenak ezartzeak ez baitauka ez hanka eta ez bururik. Rajoy, Sanchez eta Rivera eta konpainiak Euskal Herria eta Katalunia zanpatzen segitzeko hautua egina daukate, eta gaurkoa horren adibide triste bat baino ez da. \ \ Gure babes osoa adierazi nahi diegu Altsasuko auzipetuei eta beraien senide eta lagunei. Horregatik, Azpeitiko Ezker Abertzalearen izenean, gaur, ekainak 1 ostirala, XJ Auzolaneakek 20:45erako deitu duen argazki erraldoian parte hartzeko deia egiten dizuegu herritar guztioi! \ \ Guardia Zibila, alde hemendik! \ \ Azpeitiko Ernai \ Azpeitiko Sortu